"Hezkuntza ez da bizitzarako prestakuntza soila; hezkuntza bizitza bera da." Jonh Dewey

2010-03-20

EUSKAL HERRIA

Aupa lagunak!
Xabier nauzue eta Basurton jaio arren, Barakaldokoa naiz.

Jada nahiko nagusia naiz, datorren hilabetean 11 urte beteko ditut eta. Hala ere, aurtengo andereƱo berriak agindu didanez, oraindik 10 urte baino ez ditudala esan behar dut...

Lehen Hezkuntzako 5. mailan nago eta nire ikasgairik gustukoena Ingurune da, oraintxe "Zirkulazio Aparatua" lantzen gabiltza. Horretaz gain, Euskara ikasgaia asko gustatzen zait, egia esan oso gogoko dut ipuinak irakurtzea, baita asmatzea ere! Txikiagoa nintzela, nire amonaren etxera joaten nintzen bakoitzean berak bana kontatzen zidan.

Pasa den urtean eskolan, ostiralero informatika klasera joaten ginen. Beste gauza interesgarri askoren artean, Munduko gure adinekoak ziren neska-mutilak ezagutzeko txat bat erabiltzen ikasi genuen. Aparta izan zen hura! Argentinako neska bat, Saharako beste bat, Txinako laguna, Errusiatik etorritakoa...

Aurten, bakoitzak ordenagailu txiki bana dauka, beraz andereƱok uzten didan guztietan haiekin hitz egiten egoten naiz! Bi urte hauetan zehar, Euskal Herriko hainbat ipuintxo kontatu dizkiet adibidez "LAMIA ZUZENA" deiturikoa eta haiek niri haien herrietakoak ere.

Nire lagunen istorioak ezagutu nahi dituzue? Aurrerago, guztien kontakizunak antolatzeko aurkibidea duzue. Aurrera eta ondo pasa!


Ahotsa: Markel

No hay comentarios: